Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afaritan adlag afaltzen.

Eta guk ea konplimendu egoki batzuk egiten dizkiegun afaritan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.

Afaritan euskaldunoi eta ongi jateari buruzko topikoaz hitz egin genuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Afaritan, burua astindu zuen Sun-hartzak, ikusirik mahai gainean hiru platerkada pasta-zopa, zorrotxokoa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Alkizan ezin esan ezer bukatzen zenik, izan ere zin egin genion elkarri hilean behin afaritan bilduko ginela, txuletoiak Joxe Mariren kontu, eta zin horrek ederki gozotu zituen despedidaren mikatzak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 109. orr.

Alberto hiztun egon zen afaritan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.

Afaritan inoizko berritsuen eta alaien aurkitu zuten etxekoek.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 122. orr.

Amak asko jende zuen atzo afaritan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.

Afaritan, agure nazkagarria antzeko handikeriak kontatzen aritu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Hori bera sentituko ahal du idazle gaztearenera afaritan joatekoa den hiriburuko kultur zinegotziak, Elvira andereak alegia.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 124. orr.

Gaur, Prusiarraz gain, Ainhoa Arteta ere gurekin dago afaritan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus