Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
afalaitzin (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) 1 iz afalaurrea.
Bederatziak aldera, afalaitzinean, Janire Marlyngen gutuna: "Barka, doktore, baina ezin izan dugu elkarrizketa koordinatu ('koordinatu' hitza ibili du), badakizu, garraioen greba eta ezin izan dugu deusik ere zehaztu...". ETC-literatura, saiakera Errateko nituenak, Pello Salaburu, Erein, 2014
Afalaitzinean halako geziak irentsi ondoren nire digestioa eta loaldia ez ziren onak izaten beti. ETC-literatura, saiakera Haren zati bat, Josu Penades, Denonartean, 2017
• 2 adlag afalaurrean.
Afalaintzin plazer iten du apeitifak 'afalaitzin plazer egiten du aperitiboak'. ETC-zientzia, zuzenbidea Sarako euskara, Koldo Zuazo, EHU/UPV, 2018