Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aeroklub (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi) iz aire kiroletarako sortutako elkartea.

Atzo 46. eta 47. orrialdeetan argitaratutako erreportajean, Altsasuko hegazkina erosi duen aeroklubaren izena Heraclio Fournier dela oker argitaratu zuen Berriak; aeroklubaren izena Heraclio Alfaro da. ETC-prentsa   Berria, 2009-04-09

Bere ametsa hegan egitea zenez, 20 urte zituela aeroklub batean izena eman eta oso emaitza onak lortu zituen. ETC-prentsa   Argia, 2011-04-24

Autoetan auto-stop eginez heldu nintzen Donostiara, eta, han ere hegazkin pribatu gutxi zegoenez, Bilbora etorri nintzen, hemen badagoelako aeroklub bat eta badirelako pilotu pribatu gutxi batzuk. ETC-prentsa   Berria, 2014-09-12

Nagusiki Bilbotik ebakuatutako errefuxiatuen artetik, bederatzi lagun Moskuko aeroklub batean sartu ziren 1940an, hegazkinlaritzaren lehen ikasgaiak hartzera. ETC-entziklopedia   Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldea, Wikipedia

Aeroklubean aire-kirolak praktika daitezke; adibidez; parapente eta delta hegala. ETC-entziklopedia   Alcossebre, Wikipedia

Urte horretan, Saratov hiriko aeroklubean izena eman zuen bolondres bezala, asteburuetan, eta dirua irabazten zuen Volga ibaiko kaian. ETC-entziklopedia   Juri Gagarin, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus