Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brasilen Juan Pablo Montoyak bikain irabazi zuen, garbi, adorez. Berria - Kirola 2004-10-26
Pedagogoek, medikuek eta apaizek adorez ekin zioten lanari, Rousseau maisu handiaren erakutsiak gauzatzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.
Adorez maitatu behar da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 123. orr.
Orduan Safo sartu zen tartean eta esan zuen, adorez esan ere, Haydn zitekeela Egeak ikusitako gizona. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 140. orr.
-Beraz, zurekin ikasi zuen -adorez egin nuen aurrera, jakinik ere entzun nahi ez nuen zerbait entzungo nuela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 146. orr.
Joxemarik, berriz, horma ondotik pala hartutakoan, Larrari begira gelditu zen: kapazoan orain, masa arina ari zen adorez iraultzen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.
adorez betea (4); adorez beterik (9); adorez beteta (4); adorez egin (3); adorez gainezka (4)