Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adige (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi) izond/iz Kaukasoko ipar-mendebaldean bizi den etnia; etnia horri dagokiona; etnia horretako kidea.

Ipar Kaukasoko hainbat lekutan dolu eguna izan dute; urteotako saminak ez dira gutxi, baina historia ere ez dute ahazteko: Adigeen tragediatik 145 urte bete dira egunotan. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-23

Ipar Mendebaldeko Kaukasoan daudenek osatzen dute bigarren taldea: abjazia, abaza, adigea, kabardino eta ubykh dira horko hizkuntzak, azken hau desagertutzat ematen bada ere. ETC-prentsa   Argia, 2002-09-08

Teherango beste komunitate etnikoak, besteak beste, kurduak, armeniarrak, georgiarrak, bakhtiariak, talyshiak, balutxak, asiriarrak, arabiarrak, juduak eta adigeak dira. ETC-entziklopedia   Teheran, Wikipedia

700.000 adige inguru bizi dira Zirkasia historikoan (Errusiako Adigea, Kabardino-Balkaria eta Karatxai-Txerkesia errepublikak, eta Krasnodar kraiaren hegoaldeko erdia) eta 3 milioi baino gehiago diasporan (2 milioi baino gehiago Turkian, 150.000 inguru Levante eta Mesopotamian, eta 50.000 inguru Europan eta Ipar Amerikan. ETC-entziklopedia   Zirkasiarrak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus