Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aulki puskatu bat buruz behera armairu baten gainean, lanpara baten pantaila orein baten adakeran sostengatuta, giltza zaharren sorta bat iltze batetik zintzilik, leundu gabeko oholak hormaren kontra. ETC-literatura, saiakera Neguko argiak, Irati Elorrieta, Pamiela, 2018
Adakera baxuko zuhaitz hostotsu batek salto egin zuen. ETC-literatura, saiakera Esperantza, Andre Malraux (Karlos Zabala), Elkar-Alberdania, 2008
Etxolak lurrezko hormak zituen eta isatsezko eta txilarrezko adakerazko sabaia; ez zeukan aterik. ETC-literatura, saiakera Kriseiluaren argipean, Anxel Fole (Josemari Navascues), Alberdania-Elkar, 2010
Mendi-lerroaren oinetan izei-ilarak, maldan izei taldeak, gailurrean izei bikoteak eta bakanak, artean han eta hemen adakera zuria zirudien urki bat. ETC-literatura, saiakera Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010
Zuhaitz asko hostoak galtzen hasiak ziren jada, baina oihan gaineko adakera hain zen oraindik itxia, non egun-argia ere udazkeneko ilunabar bihurtzen baitzen haren azpian. ETC-literatura, saiakera Reckless - Harrizko haragia, Cornelia Funke (Aiora Jaka), Elkar, 2010
Parkea lurrun anestesiatuen baitan hondoratuta eta lokartuta zegoen, ur zorrotadek geyserrak ziruditen, bankuetako oholtxoek hodi fluoreszenteak eta zuhaitzen arteko adakerak kristalezko arkitektura osatzen zuen. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Hurrengo ikuspena arrainak zuhaitzaren adakera trinkoan habiaginan izan daiteke, ni kalatxoriei arrautzak ostera noan bitartean. ETC-literatura, saiakera 4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013
Zein adakera bikaina!, bota zuen harro. ETC-literatura, saiakera Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro, Elkar, 2016
Lekua ezezaguna bazitzaion ere berehala hartu zion adakera, eta lurrezko bidean barna abiatu zen. ETC-literatura, saiakera Poz aldrebesa, Juanjo Olasagarre, Susa, 2017
Gazteenek baso naturaletako itxura erakusten dute, luzexkak eta ia adakera gabekoak. ETC-prentsa Berria, 2008-09-12
Ez du adakeraren edertasuna aldarrikatzen; honek haren zehar baino ez da pasatu. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017
Zuhaitz hau tamaina ertainekoa da, 20 metrorainokoa eta adakera zabalekoa. Adar bihurriak dituzte. ETC-entziklopedia Artelatz, Wikipedia
Adakera luzanga du, zertxobait irregularra, adar luze eta malguekin. ETC-entziklopedia Zume zuri, Wikipedia