Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egin genuen salto kalera eta mugimendu horrekin zornea gordetzen zuen abzesua lehertu genuen. ETC-literatura, saiakera Bidean ikasia, Arantxa Urretabizkaia, Pamiela, 2016
Abzesu bat izan zuen, gogoratzen? ETC-literatura, saiakera Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018
Rosek Laskar doktorearengana eraman zuen txikia, honek abzesua zulatu zion, umetxoa zaindu egin zuen hainbat egun, eta kintal eta erdi pisatzen zuten inguruko basozainentzako gordeta zeukan botika dosiak eman zizkion. ETC-literatura, saiakera Vera Candidaz dakidana, Veronique Ovalde (Alberto Barandiaran), Alberdania, 2011
Umetatik zaindu behar izan zuen belarri-infekzio batek okerrera egin zuen, hantura garunean barrena zabaldu zitzaion, eta abzesu bat sortzen hasi zen. ETC-literatura, saiakera Kodeen liburua, Simon Singh (Idoia Santamaria Urkaregi), Elhuyar, 2012
Amak ezin zidan eradoski, bularrean abzesu bat zuelako eta nik Guigoz esne industriala arbuiatzen nuen irmoki. ETC-literatura, saiakera Txostena niri buruz, Bouillier, Gregoire (Angel Erro), Pasazaite, 2013
Abzesuak puztu dira, perla zuri beroen antzera. ETC-literatura, saiakera Borrokaren kluba, Chuck Palahniuk (Naroa Zubillaga), Txalaparta, 2014
Germenak animalia mikroskopiko moduko batzuk dira, haragi bizian ugaritu eta haragia bera hiltzen saiatzen direnak, eta orain abzesua agertu da. ETC-literatura, saiakera Jaiotze markak, Nancy Huston (Iñigo Errasti), Alberdania, 2009
Dena ondo joango da, seguru nago; baina, altxatzen bazara, hamaika arrisku izango dituzu: abzesu bat birikan, bihotzak hutsegitea... ETC-literatura, saiakera Arimen maisua, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia), Alberdania, 2009
Ipurmasailaren aldean agertzen diren patologia ohikoenak trokanterreko burtsitisa, tumorea eta abzesuak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013
Gutxiegitasun neurologikoak agertzen direnean, abzesu edo hematoma epidurala dira baztertu beharreko lehenengo konplikazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Baina hasieran apenas kezkarik eragiten duten grano horiek bere horretan iraunez gero, horien gainean abzesu handitu eta gaiztotuak sortuko dira, bertan zornea pilatuz. ETC-prentsa Berria, 2009-05-19
Askoz ere arraroagoak diren beste kasu batzuetan, buxadura odol-koagulu batek edo zorne-bilduma batek sor dezake, edo gernubidea abzesu nahiz tumore batek estutzen duelako agertuko da traba edo oztopoa. ETC-prentsa Argia, 2012-04-29
Birika-abzesuan, nekrosi baten ondorioz, birikaren zati batean zornea pilatzen da. ETC-entziklopedia Arnas fisioterapia, Wikipedia
Gibelean, esaterako, abzesuak sortzen dituzte, organoa kaltetuz. ETC-entziklopedia Entamoeba histolytica, Wikipedia
Oso ugaria, egunean bi litrotaraino, birikako abzesuren bat fistula baten bidez bronkiora isurtzen denean (bomika deitzen zaio). ETC-entziklopedia Kerru, Wikipedia