Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

absorbantzia (corpusean ez dago; ETCn 95 agerraldi) iz fisikan, gorputz batek xurgatzen duen erradiazio energiaren eta jasotzen duenaren arteko erlazioa.

non log (I0/I) kantitateari A absorbantzia baiteritzo; ikurra, berriz, xurgapen-koefiziente molarra edo xurgapen-koefiziente molarra da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Tresna horietan, proportzionalak dira likido-geruzaren absorbantzia eta erradiazioak zeharkatzen duen jalkitze-ganberako puntu horretan dauden partikulen kopurua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Neurtutako altuera (absorbantzia, A) laginaren kontzentrazio molarraz (C) zatituz kalkulatzen da e-ren balioa (kontuan izanda 1 cm-ko luzera duen ontzi estandar bat erabili dela). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Oxalato determinazio frogak ematen duen absorbantzia gernuko kreatinina kontzentrazioarekin normalizatua irudikatu da denboran zehar. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Makilatxoen pigmentuen gehieneko absorbantzia 496 nm-koa da eta lortzen den irudia zuri-beltzekoen modukoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Edozein propietateri aplika dakioke: absorbantzia, konduktibitatea, tentsioa, tenperatura... ETC-entziklopedia   Anisotropia, Wikipedia

Soluzio berri hori espektrofotometroan jartzen da eta 275 nanometroan duen absorbantzia neurtzen da. ETC-entziklopedia   Garagardo, Wikipedia

Ubikinona olioan disolbagarria den konposatua denez askotan bere absorbantzia faboratzeko gantzarekin batera hartzea gomendatzen da, batik bat, olio virgen extran kozinatuta dauden elikagaiekin batera. ETC-entziklopedia   Q koentzima, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus