Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Absolutiboa hizkuntza ergatiboetan izaten den gramatika kasu bat da. Absolutiboak objektua (aditz iragankorrarekin) eta subjektua (aditz iragangaitzarekin) adierazten ditu. Indoeuropar hizkuntzetan izaten den nominatiboaren antzeko kasua da. ETC-entziklopedia Absolutibo, Wikipedia
Beraz, hizkuntza ergatibo bat da subjektuak bereizten dituena: aditza iragangaitza bada, 0 marka du subjektuak, eta kasu marka horri absolutiboa deritzo; iragankorra bada, aldiz, ergatiboa (euskaraz, -k). ETC-literatura, saiakera Euskara eta hizkuntzari buruz hizketan semearekin, Beatriz Fernández Fernández, Erein, 2017
Ikusi berri dugun bilakaera dela eta, -e eta -a amaiera duten hitzak berdindu egin dira absolutibo singularrean: andre a > andrea bezala, neska a > neskea esaten da. ETC-literatura, saiakera Mendebaleko euskara, Koldo Zuazo, Elkar, 2017
A bat gauza guztiak mugatzeko behar genuela begi-bistara etorri zitzaion, soinu errazena, gure morfologiaz ateratzen zitzaigun soinu naturalena, eta, hala, absolutiboa sortu genuen. ETC-literatura, saiakera Izotzetik izanera, Xabier Soubelet, Maiatz, 2008
Epikera absolutiboan jokatzen da, salbuespenik ez du. ETC-prentsa Berria, 2016-06-21
Erakuslea absolutiboan (hau, hori, hura edo pluralak), gehi, izan aditzaren formaren bat (maiz ezabatu litekeena), gehi, izen singular edo plurala absolutiboan. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 42 zbk., , UEU, 2002 - uztaila-iraila
Zergatik izan beharko litzateke zailagoa ergatiboaz jabetzea absolutiboaz edo datiboaz jabetzea baino? ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 67 zbk., , UEU, 2008 - urria-abendua
Beste modu batera erranik: DS ergatibo, absolutibo eta datiboak isil daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna, Maia Duguine , UEU, 2010
Edo honako arau morfonologiko hauek: hots, hitza bokalez amaitzen denean absolutibo singular eta pluraleko atzizkia hartzen duenean izaten diren bokal-egokitzapenak. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskalkien sailkapen berria, Askoren artean, EHU/UPV, 2019