Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
absolbizio (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) iz absoluzioa.
Eta konfesatzen bada ere, hainbeste eta hain ikaragarriak dira haren bekatuak non gauza bera gertatuko zaion, inongo apezek ez fraidek ez diola absolbiziorik emanen, ezin eman ere, eta, hortaz, absolbiziorik gabe, arroiletara botako dute orduan ere. ETC-literatura, saiakera Dekameron, Giovanni Boccaccio (Matias Mugija), Igela, 2011
Negu Gorriak lehendabizi zigortu egin zuten, eta gero, absolbitu; baina, orduan ere, fokua lehenengo epaian jarri zen; ez absolbizioan. ETC-prentsa Berria, 2014-10-19
Honetaz gain, Absolbizio eguna (abuztuaren azkeneko igandea) ere ospatzen da, Aralarko tenplu honen dedikazioaren oroitzapen gisa, zeinetan "barkamen osoa" irabaz baitaiteke. ETC-entziklopedia Done Mikel Aralarkoaren santutegia, Wikipedia