Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abkhaziera (corpusean ez dago; ETCn 48 agerraldi) iz Abkhazian mintzatzen den hizkuntza.

Abkhaziera abkhazen hizkuntza da; kaukasoar hizkuntzen artean Ipar-mendebaldeko kaukasoar familiakoa da, abazera, adigera, kabardera eta ubykherarekin batera. ETC-entziklopedia   Abkhaziera, Wikipedia

Herritarrek abkhaziar pasaportea dute, eta kalean abkhaziera eta errusiera ageri dira idatzita. ETC-prentsa   Berria, 2007-12-27

Izan ere, errusiera da, abkhazierarekin batera, errepublikako hizkuntza ofiziala, eta abkhaziarren %90ek Errusiako pasaportea dute. ETC-prentsa   Berria, 2007-09-04

Euskara-abkhaziera hiztegiaren egilea dugu abkhaziar ikerlari hau. ETC-prentsa   Argia, 2008-08-03

Ipar-mendebaldeko Kaukasoko hizkuntzek (zirkasiera, abkhaziera, abaza eta ubikhera zena), ez dute ahaide hurbilik. ETC-prentsa   Berria, 2014-02-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus