Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abiagailu (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz ibilgailu bat abiarazteko tresna.

Maciste motozikletan eseri da eta motorra pizteko oin-kolpea jo du; gero, bularraldea tenteturik, eskutokietako abiagailuak jiratu ditu. ETC-literatura, saiakera   Maitale koitaduen kronikak, Vasco Pratolini (Koldo Biguri), Elkar, 2006

Espetxerako itzuleran koronela kafetegi batean sartu zen freskagarri bila, Mandela autoan bakarrik utzita eta giltzak abiagailuanETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

Baleazaleen pasabidearen 5. zenbakitik urrundu egin zen bultzaka, jabe zaharra ez zedin berehalakoan esna abiagailuaren lehen kolpearekin eta ez zekion ordainaraz hainbat astez diskreziorik eza. ETC-literatura, saiakera   Vera Candidaz dakidana, Veronique Ovalde (Alberto Barandiaran), Alberdania, 2011

-Ez da ezer -Wiesek oinarekin sakatu zuen abiagailu automatikoa. ETC-literatura, saiakera   Plazeraren gau ilunekoak, Francis Scott Fitzgerald (Garazi Arrula / Iñigo Roque), Elkar, 2014

Euren produktu-lerroak abiagailu automatikoak, etengailuak, disjuntoreak, erreleak eta bestelako tresneria elektrikoak zituen. ETC-entziklopedia   Rockwell Automation, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus