Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abazera (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi) iz Karatxai-Txerkesian mintzatzen den hizkuntza.
Oinarritzat jasotako ingelesezko heteroglotonimoa 'a' bokalaz amaitzen bada, '-a e -=e' fonetika-legearen arabera proposatzea, hala nola, abazera (abaza -era), amueshera (amuesha -era), damera (dama -era) edo medumbera (medumba -era). ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 54 zbk., , UEU, 2005 - uztaila-iraila
Esate batera, abazeraz: ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007
Euren hizkuntza, abazera, ibero-kaukasoar familiakoa da. ETC-entziklopedia Abaza, Wikipedia
Kaukasoar hizkuntzen artean Ipar-mendebaldeko kaukasoar familiakoa da, abazera, adigera, kabardera eta ubykherarekin batera. ETC-entziklopedia Abkhaziera, Wikipedia