Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abarreria (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) 1 iz eroritako zuhaitz abarren multzoa.

Aurre aldean, burdin bidea ezin diot ikus, zur zamak itzaltzen duelakotz, sahets aldeak ere gutti, asko zuhaizka eta abarrerien artetik. ETC-literatura, saiakera   Galerna, Piarres Trounday , Maiatz, 2012

Entzun ere behi adar haundi horren sudur ziztuak; bizkar gainera eroriak zitzaizkion abarreria horren azpitik. ETC-literatura, saiakera   Balitzane, Piarres Trounday, Maiatz, 2008

2 irud/hed

Hitz horien helburua -diote- ez da haren abarreria, haren enborra baizik, bostehun urteko ibilaldia daukana. ETC-literatura, saiakera   Alderraien gidaria II, Maimonides (Xabier Kintana), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Erraza zen pronostikoa, beraz, eta bai gertatu ere: abarreria guztia soildu ondoren, funtsezko bi gerriak (dirutzaren kopuruak eta Europan geure burua babestu ahal izateko eskumena) geratzen dira erabakitzeke. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus