Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinu astuna, metalikoa, zorrotza zen, abariztian barna milietan eta milietan zabaltzen zena. ETC-literatura, saiakera Belarra kantari, Doris Lessing (Koro Navarro), Elkar, 2008
Ondorioz, Euskal Herriko kostalde osoan ez diren komunitateak aurkitzen ditugu bertan: abarizti (penintsulako iparrekoena) eta artadi txikiak, mediterraneoko soro muxarra (ugaztunen artean) eta eskinko hiruhatza (narrastien artean) dira aipagarrienak. ETC-prentsa Berria, 2009-09-25
Abariztiak desagertu diren inguruetan eta kareharrizko muinoetan ordea, erromero sailak, ezkai-sailak eta ur gutxi dagoen lekuetan agertzen diren larre xerofiloak garatzen dira. ETC-prentsa Argia, 2006-06-04
Honek guztiak, Euskal Herrian baso mota hagitz desberdinak topatzea eragiten du, Arabako artadi eta abarizti lehorrenetatik Gipuzkoako harizti eta pagadi hezeenetara. ETC-prentsa Argia, 2001-11-04
Abariztiak dira erretako landare gehienak (%65). ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2016-09-02
- Abarizti eta erromero-sailek eraikitzen dituzte sastrakadi esanguratsuenak, eta larre xerofiloak hazten dira horien ordez, gizakiaren eskuak eragindako ETC-zientzia, zuzenbidea Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015
Leku horietan pinudiak, abariztiak edo askoz ere baldintza gogorragoak jasan ditzaketen beste hainbat komunitate daude. ETC-entziklopedia Errege Bardea, Wikipedia