Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amorotoarrek, antza, euren arte genealogikoa, nire abadetzako aholkulari infaliblea, biziraule utzi nahi izan zuten, eurak ezabatu aurretik. ETC-literatura, saiakera 4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013
On Sebastian zuen izena eta hogeita hamar urte baino gehiago zeramatzan abadetzan. ETC-literatura, saiakera Kriseiluaren argipean, Anxel Fole (Josemari Navascues), Alberdania-Elkar, 2010
Handik egun gutxitara, Zesarrek senatuari proposatu zion Vitelio, Beranio eta Serbeori abadetzak ematea; Fultziniori, ohoreetarako hauteskundean babesa agindurik, ohar egin zion ez zezala elokuentzia gogorkeriaz honda. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak I, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Tiridatesek ez ziola uko egingo Erromara etortzeari, diadema hartzeko, abadetzaren kultuak eragozten ez bazion; printzearen banderen eta irudien aurrean azalduko zela, non, legioen bistan, erreinua inauguratuko zuen. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak II, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Richelieuren aldeko eta lagun izan zen Echauzek erabat babestu zuen Saint-Cyran, batez ere karreraren hasieran (aurrena Saint-Cyranek onartu ez zuen Itxassoko abadetza eskainiz, eta beranduago Baionako katedraleko kalonjetzarekin), Echauzen irudiko diozesi horretako apaiz adimentsuena zen eta. ETC-literatura, saiakera Gogoetak, Blaise Pascal (Felipe Juaristi), EHU - Limes bilduma, 2008
Seminarioan nahiko frankismo jasanak gozak, abadetza be espiritu beragaz estreinatzeko. ETC-literatura, saiakera Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009
Erregeen odola bi aldiz dabilkizu zainetan, eta hala ere, zure aitatxiri gertatu bezala, abadetza zirtzil baten saria ere ez duzu bildu. ETC-literatura, saiakera Izan bainitzen Nafarroako errege, Aingeru Epaltza, Elkar, 2009
-Azken sinodoetan gogor dabiltza gorabehera horien aurka, batez ere abadetza ofizio bat bihurtu nahi dutenak, besteak beste, Calahorrako apezpikua eta berarekin batera elizaren aginpide osoa eskuratu nahi duten apaiz batzuk -kontatu zion behinola Marinaxeren senargaiak, bide bazterreko haritz baten azpian. ETC-literatura, saiakera Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017