Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Migel inguruan, urriaren atarian, badaki hegoak bisitatxoren bat egiten: estimatua izan ohi da gainera, baba eta artaburu, umotzen eta zoritzen joan daitezen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.
Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita, mandio eta ganbara betetzeraino ekarri dituenean, hortxe dago beste emaitza estimagarria, morkots barruan heze gordeta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.
Gogoan daukat artaburu heldu ederrak dilindatzen ziren ene leihoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.
Argiontzi baten argitan, gela bat ageri zen, sabaitik zintzilik artaburuak ikusten zirena, eta pinuzko mahai bat, bi gizon eserita zeudena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.
Supazterrean, artaburuak jaulkitzeko, babarrun lekak aletzeko, esaera zahar eta kontuzaharrak akordatu eta berritzeko... balio zezakeen egunak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.
Bostongo inprimategi bateko langile talde zabar bat beren pipa artaburuz eginak Letra Gorriminarekin iziotzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.
Oraindik aditzen dinat artaburu erreen usaina. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 93. orr.
Artaburu urre kolorekoak poza ematen digu uztaroan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.
-Hi haz hi artaburua! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.
Zein artaburua den! -xuxurlatu zuen Ronek pozarren, Crabbek pozik pastelak Goyleri seinalatu eta hartu egiten zituela ikusita. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.
-Ez dit beldurrik ematen artaburu horrek -esaten zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.
Gero doala ozpin bila aginduko dio artaburu hari maisuak, eta botila bete gorri etortzen da handik puska luzera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.
-Nob, artaburu alaena! -oihukatu zion-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 337. orr.
-Ikusi duzue artaburu handi horren aurpegia? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 135. orr.
Koronelak bere hitz-aspertuarekin jarraitzen duelarik, aitak hari buruz zakarki botatzen zituen hitz lotsagabeak etorri zaizkit gogora -"kaikutzar azken putza", "artaburu ero alaena", eta are okerragoak-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.
Alde zuek hemendik! -esan zuen aitak, eskopeta hiriko sei artaburu haien aldera apuntatuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 31. orr.
Aitak esaten zuen haiek "babo artaburuak" eta "beltzak" zirela, eta haietako bakar batek ere ez zuela beragandik hartu mendirako grina, Gino kenduta. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.
Irakurlea aise ohartuko da ezen Andrei Ivanovitx Tentetnikov Rusen hain ugariak diren eta, besteak beste, artaburuak, alferrontziak edo gibel-handiak esaten zaien gizon horietakoa zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.
Zer eta bere lehengusurik artaburuenetako bati lan eske bukatu ez zuen ba! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 38. orr.
Scott Operazio-zuzendariordeari, edo Washington-eko beste artabururen bati, xehetasun txiki bat pasatu baitzitzaion: gaztelania eta ingelesa ez ziren preseski neska haren hizkuntza bakarrak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.
Musika ere halakoxea, cowboy trauskil eta artaburuentzako bazka: The Picketts, Long Ryders, Supersuckers, eta azken bolada honetan tex-mex gogaikarriena, Flaco Jimenez eta Tish Hinojosaren eskutik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 18. orr.
Musika jotzen dute bere lagun batzuek astero eta, nahiz eta musikariak nahiko txarrak izan eta entzuleek artaburu-koadrila bat osatu, edozein aitzakia da ona Julen berriro ikusi eta haren amodioa berreskuratzen ahalegintzeko. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 80. orr.
artaburu ero (3); artaburu handi (4)