Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogoa jan, jasan, agoantatu, ezer gertatuko ez balitz bezala aurrera egin? «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 112. orr.
Ea zenbat agoantatzen dugun, hausten garenean barre egiteko krudeltasun osoz! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.
Goio itzuli zen berriro nire albora, pupitre bikoitzean Lodiak uzten zidan baztertxoan bi egunez agoantatu ondoren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 166. orr.
Akabuko puntilla! Ezin dut gehiago agoantatu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 64. orr.
Azkenengoz atxilotu nindutenean ez ninduan kapaz beste tortura saio bat agoantatzeko, benetan esaten diat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.
Gixajoa, agoantatuko al duzu egun osoa? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.
Berentzat gero eta zailagoa da agoantatzea. Berria - Harian 2005-09-09
Pentsatu nuen hobe zela agoantatzea lana galtzea baino. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.
Ez daki, berdin dio, hesteek agoantatzen badiote hor nonbait, emango dio buelta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.
Ondo jango duzu eta eroso egingo duzu lo, baina horretarako nire erritmoa aguantatzeko gauza zarela erakutsi beharko duzu lehenengo. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 86. orr.
Esperantza horrek eman zidan adorea, eta ez beste ezerk, bolada hartako gosea aguantatzeko. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 56. orr.
-Martxa hau ez zegok agoantatzerik, gauero erre-edanean.Hamaika umiliazio aguantatu behar izaten nituen, batere kexurik edo keinu txarrik azaldu gabe, egunero bizia hamaika bider barkatzen zidan morroi harengandik. «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.
Ia ezin zuten agoantatu ere beroagatik eta goseagatik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 65. orr.
Harriak agoantatuko dizkizu eman nahi dizkiozun astindu guztiak, baina gizona astindualdi latz batekin bizitza guztirako porru eginda gelditzen da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.
Borondaterik onenarekin ere, nork agoantatuko lizkidake grabadora honek agoantatzen dizkidan orduak? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.