Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkenburuko1 iz otorduen bukaerako platera. ik postre; azkenburu.

Azkenburukoaren ondotik, hantxe gelditzen ziren pixka batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

Roman ere konturatuta zegoen, eta ezkutuan egoten saiatu zen otorduaren azkenburukoetan eta dantzaldi-garaian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Doi-doia azkenburukoa eskatu ostean iritsi zen nire aukera, Tomek barra zegoen aldera zigarreta bat erretzera joateko barka eskatu zuenean (kilo batzuk kentzeko une hartako kanpainan, horixe zuen taktikarik berriena).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Ez du jaten emakume horrek, txokolatea izan ezik, lehengo batean ere horixe jan baitzuen azkenburuko, txokolatea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 273. orr.

Unetxo bat geroago azkenburukoak agertu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.

Azkenburukoan, Perretek hitza hartu zuen, arranditsu samar.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 513. orr.

Egin lehenago harrera enbaxadoreei: ene berriak dirateke oturuntzaren azkenburuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus