Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztekar (corpusean ez dago; ETCn 49 agerraldi) 1 izlag azteka.

Espainiarrek, beti bertakoen toponimiaren babesle porrokatu, "Nueva España" bataiatu zuten Mexiko; eta aztekar erresumako hiriburuaren jatorrizko izena, Tenochtitlan, ezabatu zuten.  ETC-literatura, saiakera   Horretaz, Txillardegi, Elkar, 2007

Mende batzuk geroago, Hernán Cortések Moctezuma errege aztekarraren eskutik hartu zuen txokolatea urrezko edalontzi batetan.  ETC-prentsa   Argia, 2008-07-27

Aztekarren berrogeita hamabiko urte zikloaren arabera 2012an apokalipsiaren desordenuak pairatuko ditugu.  ETC-prentsa   Argia, 2010-02-07

Baina Patricia Goodwin (Melody Anderson) emakume ederrak aztekar altxor bat bilatzeko kontratatzen dituenean beren betiko lanera itzultzea erabakiko dute.  ETC-entziklopedia   Firewalker (filma) , Wikipedia

Madarikazio hau aztekar pieza bat itzularazi eta odolezko zorra kitatuz bakarrik hautsi liteke.  ETC-entziklopedia   Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl, Wikipedia

2 aztekar inperio (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hernan Cortes Badajozen jaio zen 1485ean eta Aztekar Inperioaren konkistatzailea izan zen.  ETC-prentsa   Berria, 2009-09-11

Horrela, konkistatzaileen talde txikiek mendean hartu izan ahal zituzten lurralde horiek (Hernan Cortesek Aztekar inperioa 1521ean, eta Francisco Pizarrok Inka Inperioa, 1532an), suzko armen nagusitasunari esker. ETC-entziklopedia   Esplorazioen Aroa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus