Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpizuri (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi) 1 izond gorputzaren azpialdea zuria duena, eskuarki animaliez mintzatuz.

Prudentzio Abendañok eta Juan Muxikak, esku batean hegazti izter bana eta bestean ogi zati ederra zutela, han inguruan zeuden txakur azpizuriek baino zarata gehiago egiten zuten ahoko hegazti erreak irenstean. ETC-literatura, saiakera   Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain, Txalaparta, 2014

Inguruko ahuntzen lehiaketa ere izango da goizean, azpigorri eta azpizuri arrazakoena. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-05

1996tik herrian "Ahuntz Eguna" ospatzen dute ekainaren aldean, ahuntz animalia honen inguruko azoka antolatuz. Ekitaldien artean, Gorbeia aldeko arrazak diren Azpizuri eta Azpigorriren arteko lehiaketa eta Garrastatxuko baselizara egindako ibilaldia ditugu, besteak beste. ETC-entziklopedia   Baranbio, Wikipedia

Arrunt txori ezaguna denez, ez da harritzekoa izen eta aldaera ugari izatea euskaraz: ainara, ainhia, azpizuri, beletxiko, bragaro, elai, enabera, enara, erlai, ernara, hegabera, hegoazpizuri, iñara, ipurzuri, kulentriña, mitxigu, ninera, txenara, zagaro.. ETC-entziklopedia   Enara arrunt, Wikipedia

2 bele azpizuri (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bele azpizuri. Corvus albus. ETC-entziklopedia   Bele, Wikipedia

3 enara azpizuri (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Hirietako hegaztiak ere -enara, enara azpizuria...- gain behera doaz, nahiz eta batzuk ongi moldatu diren ingurura, usoak kasu. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-28

Ez da tradizionala eta euskalduna enara eta enara azpizuri bat bereizten jakitea, ez da bertakoa erbinudearen oinatzak bereizten jakitea edo erreka bateko arrain espezieak bereiztea. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2012-04-06

Enara azpizuri "Delichon urbicum". ETC-entziklopedia   Enara, Wikipedia

4 ganga azpizuri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Hegaztien artean, aipagarriak dira estepako hegaztiak: ganga azpizuria eta azpibeltza, landa-txirta, atalarra, ezkal-txinboa, Dupont hegatxabala... ETC-prentsa   Argia, 2006-06-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus