Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gehienek bertako nekazariak ematen zuten; ia denek janzki beltza zeramaten, txapel urdin txikia eta batzuek, boten ordez, abarkak eta hankak biltzen zizkieten ahari-larruak zeramatzaten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
Haren muturrezur lakatza, haren kalpar luze zarpaila, haren tunika beltza, haren abarka eta belaunetarainoko bartan larruzkoak, eta haren ibilera azkarra nork ahaztu! jantzi zenbait eskuratu zizkien: galtzoin, atorra, galtzerdi eta abarkak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.
Belarrarekin ontziak garbitzen, ama; abarkak egiten, aita. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 107. orr.
Abarkak lokatzetan zikindu gabe. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Abarkak erantzi eta gero, supazter inguruan bero-bero zeuden espartinak, orpoaldea txapalik zutela oinetan sartzean ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Basajaun haien terreno eta gari piletan salto eginda ekarri omen zuen garia bere abarketan, gero hemen ereiteko eta lantzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
Txapela du buruan; liburu bat eskuetan; abarkak oinetan. Berria - Kultura 2006-05-05
Askok, abarkak eta xingolak aspaldiko partez soinean berriz janzteko parada paregabea ukanen dute.Joanes txapela buruan zetorren, lehenagoko zamar amironatua eta abarka lohitsuak soinean, eskuz bildu caporal tabakoz hantu zigarroa aho zokoan zintzilik, kea kanporatzeko noiztenka ahoa irekitzen zuela. Herria 2005-03-10
Lotura liluragarritzat jo zitezkeen elementuak euskal ipuinetan biltzen hasi omen zen irakasle hura: odola zerien arbolak, txori bihurtzen ziren harriak, labetik atera berria bezain ogi beroa ematen zuten landareak, abarka hegalariak, gorotz bihurtzen zen urrea... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 282. orr.
Autoen gurpil azalekin abarkak egiten hasi zen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.
Oinetan artilezko galtzerdiak eta goma beltzezko abarkak, Azpeitian egiten dituzten horietakoak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 116. orr.
Edozein aitonen ibilerak aditu ordukotz, sotoko ganbelapean aurkitu nuen abarka mutur hartara joaten zait gogoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Abarka-sokak askatu, soka mahaiaren hankari lotu, jarri abarka belaunean, eta deitu omen zion esanez: [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.
Ez zuela abarka pare hura besterik izandu bere bizi guzian, eta hura soldaduskatik etxerakoan, osaba Joakinek Irurtzungo ferian erosia; haren besoetakoa baitzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.
Menditarrak versus kaletarrak, abarkak versus abarketak, euskara versus erdara, ohitura onak versus zabarkeria, fedea versus Jaungoikoarengandik urrutiratzen ari den mundua... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 149. orr.
· -Bai politak zure oinak abarka horiekin, errege-alaba! Elizen arteko biblia Kt 7,2
abarka mutur (3)