Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkenalde iz amaiera aldea. ik azken.

Partidaren azkenaldera hiruk ihes egin zioten txapapera, baina ordurako kaltea egina zegoen.  Berria - Kirola   2004-10-31

Batzuek horrela uste izan dute, ikusi dutelako bigarren dinastiaren azkenaldera ia lur guztiak feudo bihurtuta zeudela, edo azpifeudo, edo honen edo haren mendeko; baina horrek bere kausak izan zituen, eta aurrerago azalduko ditugu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 270. orr.

Frantzi-iparra terko samar isurtzen bada, batez ere elur erauntsi baten ondorenean, elur gaineko izotz eta guzti, urtearen azkenalde hori ez da gozoa izaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Eta, kontakizunaren azkenaldera, esaldi bakarrean laburbildu zituen bere ibilerak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.

Negu azkenaldeko edo udaberriko izozteak dira/kaltegarrienak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 40. orr.

Eta azkenik, zure bizitzaren azkenaldera, bat eginik agertu zitzaizun Serafinaren antz bikaina eta Gurutziltzatuaren irudi apala, zu barnetik sutan jarri eta kanpotik zauriez markatu zintuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 828. orr.

Mundu Gerraren azkenaldetik heriotza bitartean egindako kudeaketaren nondik norakoak azaldu zituen atzo Alex Ugalde EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanak Saileko irakasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Eta han, iruditzen zitzaion sarri samar azkenaldera, aitak zerbait esaten zuenean besteak harriturik uzten zituena, bi oinatz pare soilik zeuden; berea eta aitarena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus