Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azilo (corpusean ez dago; ETCn 51 agerraldi) 1 iz azido karboxilikotik eratorritako erradikal organikoa.

Gantz-azidoen sintesian, binaka gehitzen zaizkio karbonoak molekula aitzindariari, aziloa garraiatzen duen proteinaren (ACP) laguntzarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Bentzenoak alkanoilo (azilo) haluroekin erreakzionatzen du aluminio-haluroaren aurrean, eta 1-fenilalkanonak (fenilzetonak) sortzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Formaldehidoa berezia da zeren, aurrerago esan den moduan, HO2 erradikalen iturria baita fotolisia pairatzean, azilo erradikala formatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

2 azilo talde (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Penizilina erdisintetiko horien N-azilo taldeek ezberdintasunak dituzte egituran, eta, horiei esker, gram-negatiboen kanpo-mintzaren barrura sar daitezke, zelula-hormaren sintesia inhibitzeko (? 3.8 atala). ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

A koentzima azilo taldearen garraioaren arduraduna da eta erreakzio ugaritan agertzen da, besteak beste, glikolisian, Krebs-en zikloan edota gantzen oxidazioan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Halaber, esan beharra dago gantz-azido edo azilo talde asegabeen degradazioa frijitzean ez ezik, edozein tenperatura-igoera txikiren, argiaren edota oxigenoaren eraginez ere gerta daitekeela (berorik gabe). ETC-zientzia, zuzenbidea   Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010

Zisteaminaren tiol (SH) taldeari esker, azido karboxilikoekin (oro har) erreakzionatu dezake, tioesterrak agertuz, azilo taldearen eramaileak direnak. ETC-entziklopedia   A koentzima, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus