Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azidifikazio (corpusean ez dago; ETCn 76 agerraldi) 1 iz azidotzea, azidoago bihurtzea.

Itsasoak ez ziren leku hobeak, inolaz ere, azidifikazioak eta berotzeak espezie askoren iraungitzea edo hiltzea ekarri baitzuen. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-20

Azidifikazio honen azterketak 1986. urtean hasi zituzten Insignis pinuen basoetan. ETC-prentsa   Argia, 2004-03-14

Erraz ekartzen da da Kaliforniatik intsignis pinua etekin azkarra ematen duelako, baina gero hasten dira konplikazioak: harrak, haiek hegazkinetik fumigatu beharra, lurraren azidifikazioaETC-prentsa   Argia, 2012-10-21

Helburu horrekin, azidifikazio elektrokimikoko zelulak sortzen eta probatzen ari dira. ETC-prentsa   Argia, 2012-10-28

Azidifikazio-prozesua betetzea non-nahi dauden tiobaziloen esku geratzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

- Bikarbonato ioien birxurgapena eta hidrogeno ioien jariapena, eta, ondorioz, gernuaren azidifikazioaETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Bestetik, bakterioa barnean dagoela endosomaren mintza zulatuz endosomaren azidifikazioa geldiarazten dute, bakterioa endosomaren barnean bizirautea baimenduz. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

2 ozeanoen azidifikazio (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Ozeanoen azidifikazioa Lurreko ozeanoen pH-aren jaitsiera konstantea da, atmosferako karbono dioxidoaren (CO2) xurgapenaren ondorioz sortua. ETC-entziklopedia   Ozeanoen azidifikazio, Wikipedia

Dinamika edo krisiaren kausa nagusi bi sumatzen ditugu: bata aldaketa klimatikoa (beroketa globala, ozeanoen azidifikazioa, ekosistemen eta gizarte hondamendiak) eta bestea petrolioren gailurra (lurrean zegoen petrolioaren erdia erreta, energia merkearen garaiak amaitu dira). ETC-prentsa   Argia, 2017-03-26

Bertze lau prozesu mugak haustear daude gure planetan: ur gezaren kontsumo edo erabilera globala, basoak laborantza bihurtzea, ozeanoen azidifikazioa eta fosforoaren zikloan aldakuntza. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 177/178 zbk., 2010 - martxoa-ekaina

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus