Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azalberritu (ETCn 56 agerraldi, horietatik 36 azken sei urteetan) iz azala txukundu edo aldatu.

Oteizak ubera sortzen jarraitu zuen gero ere, gu, alegia nahigabe, sagarrondoetarik nesketara azalberritzen ginelarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.

Oraindik ere ikusten dira gabineteetan domina azalberrituak, kobrea estaltzen duen zilarrezko mintz bat besterik ez dutenak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Zure bihotza, suge kiribildua bailitzan -beldurra askotan espiral bat da, zabaldu egiten da espiralaren jatorri zehazgabetik- azalberritzen sentitzen duzu, azal zaharra eta aztarna zaharrak eguratsa den aztarna mortuen biltegian utziz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus