Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axkar 1 izond/adlag adkor azkarra.

Zenbat aldiz aditua ote naiz, gauzak axkar edo motel egite kontu horretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 172. orr.

Axkar-usteko tonto asko bizi da xiudadeetan, eta tristea da hori oso, zeren xiudadeko tontoa izatea baino gauza tristeagorik ez baitago, garai bateko baserrietako seme tontoa edo alaba zanpana izatea ez bada.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

"Erbia baino axkarragoa haiz", esaten baitzion Eduk.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Ohitura bihurtu zen eskolen ondotik ikasgelan gelditzea, elkarrekin solasean, eta nik jaio aurretik ere banekizkien trikimailuak erabiltzen nituen harekin, besotik hartzen nuen eta eskua kentzen axkar eta maltzur.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

-Xu bai nini axkarra! Maittea, erran aio berriz Joanesi, aio!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

2 axkar-axkar

Nire egoteko moduan ere ez zen lotsagabekeriarik, bat-batean halako salbuespen axkar-axkar batzuk egiten banituen ere, errezeloz egon zedin eta ondo zer pentsatu jakin ez zezan, beste helbururik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Orduan toki guztietan zabaltzen dira gauzak eta gauza horiek dira, bi puntu: jatekoa, dena merke merkea eta axkar axkar, lantegiak, dirua, aspirinak, kamio luze luzeak, ordenadoreak eta pistolak jolasean ibiltzeko eta globoak ere bai [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus