Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axiomatika (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi) 1 iz axiomen multzoa.

Ene ustez, zehaztapen hori ez zegoen erabat argi harik eta "axiomatika" deritzon matematikaren formulazioa iritsi zen arte. ETC-literatura, saiakera   Annus Mirabilis, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Multzoen axiomatikak aniztasunaren ontologian duen bezainbesteko garrantzia du egitura horrek agerpenaren logikan. ETC-literatura, saiakera   Konpromisorik gabeko filosofia, Xabier Insausti / Irati Oliden, Jakin, 2012

Esan bezala, mitologiak aldaketa hauen inguruan argia ematen digu maiz, bai axiomatika bai erresistentziaren aldetik, irabazlea eta galtzailearen eskutik, gehienetan irabazlearen ikuspuntua gailendu delarik. ETC-literatura, saiakera   MisEntropia. Kaosa eta ordena, Mitxelko Uranga, Erein, 2017

Andrei Kolmogorov matematikoak probabilitate teoriaren axiomatika azaldu zuen 1933. urtean eta horri esker prozesu estokastikoen teoria garatzen da XX. mendean zehar, egun zientziaren arlo anitzetan, ekonomian eta meteorologian esaterako, erabiltzen dena. ETC-entziklopedia   Estatistikaren historia, Wikipedia

2 probabilitatearen axiomatika (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Probabilitatearen axiomatika gertakizun zenbaiten gainean definituriko funtzio bat gertakizun horiei buruzko probabilitateak modu konsistentean definitzen dituen axiomen multzoa da. ETC-entziklopedia   Probabilitatearen axiomatika, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus