Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axial 1 iz ardatzari dagokiona.

Ornoen deskonpresio axialerako mahaia da gailuaren izena.  Berria - Gaiak   2006-03-02

2 eskeleto axial (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hezur hauek luzetarako ardatz batean antolatuta daude, eskeleto axial edo ardatz-hezurdura (gorputzaren erdialdean), non eskeleto apendikular edo gorputz-adarretako hezurdura lotzen den. ETC-entziklopedia   Hezurdura, Wikipedia

3 inklinazio axial (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ekliptikoaren perpendikularrarekiko inklinazio axial gutxi edo eza baldin badago, ez da urtarorik egongo eta, ondorioz, biosferaren dinamikaren funtsezko eragingarri bat desagertu egingo da. ETC-entziklopedia   Bizigarritasun planetario, Wikipedia

4 makurdura axial (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Martek Lurraren antzeko orbita izango balu, urtaroak Lurrekoen antzekoak izango lirateke, bere Makurdura axial edo okerdura Lurrarenaren antzekoa baita. ETC-entziklopedia   Marte, Wikipedia

Makurdura axial edo ekliptikaren zeihartasuna zeru-ekuatorearekiko, gutxi gora-behera, 23,5ºkoa da, eta, lehen aldiz, Eratostenes astronomoak neurtu zuen K. a. III. mendean eta 23º 51' 19"ko balioa lortu zuen. ETC-entziklopedia   Ekliptika, Wikipedia

Eratostenesen makurdura axial edo ekliptikaren zeihartasuna hobetu zuen. ETC-entziklopedia   Hiparko Nizeakoa, Wikipedia

20 urte baino laburragoak diren orbita-periodoak eta makurdura axial txikia duten orbitak dituzten kometak (30º baino gutxiago) Jupiterren familiako kometak dira. ETC-entziklopedia   Kometa, Wikipedia

5 ordenadore bidezko tomografia axial (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Han egin zioten Ordenadore Bidezko Tomografia Axiala, baita ebakuntza ere. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-01-13

6 ordenagailu bidezko tomografia axial (corpusean ez dago; ETCn 55 agerraldi)

Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA) edo Eskanerra (Ingelesez "Computed Axial Tomography" edo CT, frantsesez "Tomodensitométrie" edo TDM eta gaztelaniaz "Tomografía Axial Computerizada" edo TAC) proba osagarri erradiologikoa da, irudi ugari ordenagailuaren bidez prozesatzen dituena. ETC-entziklopedia   Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala, Wikipedia

Ordenagailu Bidezko Tomografia Axiala egin behar zioten. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-05-27

Diagnostikorako beste probak izan daitezke: odol analisia, tiroide hormonaren maila, ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA), elektroentzefalograma (EEG), lo ereduaren azterketa Lo Unitateren batean eta gernu analisia. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-05

Osasun etxeak eskainiko dituen berrikuntzen artean, ekografoa eta OTA ordenagailu bidezko tomografia axialaren proba egiteko makina nabarmendu behar dira. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-20

Eskanerrak -ordenagailu bidezko tomografia axiala edo OTA esaten zaio euskaraz proba horri- gero eta gehiago erabiltzen dira osasun publikoan, eta proba horien artean, hirutik bat alferrikakoa izan daitekeela kalkulatzen dute adituek. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-20

EMI teknika oso lagungarria da OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala) delakoaz, eskanerraz eta X izpiez ikus ezin daitezkeen anormaltasunak detektatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Horietako bat, ordenagailu bidezko tomografia axiala deitzen da, OTA labur esanda, edo eskanerra, gehienetan esaten den moduan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus