Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
auzolur iz auzo lurra.
Arratsalde-ordu osoak igaro ohi zituen horrela, pipa erretzen, gora eta behera eta harantz eta honantz aspaldiko bidezidor eta auzolur zahar ezagunetatik, denak mukururaino beteak harako kanpaina haren kondairarekin, honako agintari honen bizitzarekin, olerki eta pasadizoekin, baita pertsonaiekin ere, pentsalari hau, soldadu hura; guztia bizkor eta argi; baina azkenean bidezidorrak, soroak, auzolurrak, intxaurrondo emankorrak eta hesi loratuak errepideko bihurgune urrun hartaraino eramaten zuten, eta bertan beti zalditik jaitsi, zuhaitz bati lotu, eta oinez jarraitzen zuen bakarrik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.