Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autotzar iz auto handia; aparteko autoa.

-Bugatti horren barruan txoferra dagoelako, bestela oraintxe bertan izorratuko nuke autotzar hori.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.

Autotzarraren maletategi handia irekia zuen, arestiko argi mehe bakarraren errainupean berehala ohartu nintzenez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Ateko bi zaindariek egin zioten agurrari erantzun ere egin gabe, aitak gazteluko ate nagusira jo zuen, aparkaturiko autotzar distiratsuen artean bide eginez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.

Giro serio samarra dago kanpoan, zaindariak, autotzarrak, jendea izkinetatik begira...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 35. orr.

Autotzarra, benetan!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus