Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahaikideak esan zuenez, Nafarroako Gobernua itsuki "tematuta" dago ikurrekin, eta horren azalpena "autogorrotoa" da. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
Gerraondo triste beldurrez ikaratu bat; eskolako maisu falangista, euskararen erdeinua eta euskaldunaren autogorrotoa irakasten soilik aditu iaioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Baina gure artean inork apurtzen ez zuen isiltasunak garbi erakusten zuen arazoak ez zuela zerikusirik euskararen aldaera diatopiko edo diakronikoekin, ez erdararen presioak eragindako isoglosa-ezabatze tamalgarri batekin, ez euskal bokalismoaren galerarekin, ez autogorrotozko agerpen batekin, ezta mintzagaiaren auzi ia-metafisiko eta hainbeste eta hainbeste aldiz eztabaidatuarekin ere. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 13. orr.