Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesuiten gogo-jardunak, izan ere, hogeita hamar gau eta eguneko kontzentraziozko training autogeno ezin zorrotzagoak dira, bere garaian, norbere ariketan oinarrituriko Europa zaharreko kulturen geruza pilatuen artean berrienak. ETC-literatura, saiakera Zazpigarren heriotza, Juan Gorostidi, Erein, 2016
Elektroi autonomo eta autogenoaren figura askoz gehiago interesatzen zait. ETC-prentsa Argia, 2007-05-20
Drainatze autogenoaren teknikarekin alderatu denean, berriz, antzeko eraginkortasuna neurtu da. ETC-entziklopedia Arnas fisioterapia, Wikipedia
Bigarren mugimendu modua lekualdatze autogeno edo aktiboen ondorioz dator, dela gorputza bera kanpoko ingurunean mugituz, dela kanpoko inguruneko objektuak mugiaraziz: lokomozioa eta oratzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Haurtzaroaren psikologia, Elena Herran, EHU/UPV, 2018
Oxiazetileno soldadura, soldadura autogeno mota bat da. Soldadura homogeneoa edo soldadura heterogeneoa bezala gauzatu daiteke, ekarpen materiala oinarrizko materialaren antzekoa den arabera, edota material ekarpenik gabe soldadura autogeno gisa. ETC-entziklopedia Oxiazetileno soldadura, Wikipedia