Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autobuskada iz autobus bateko bidaide multzoa.

Zaharrak zenbat gura dabiltza, autobuskadetan, bisitan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 238. orr.

Behin, ikasturte amaiera aldera, bere herrira egin genuen txangoa, autobuskada bat, eta lepo egin genuen odolkiz eta solomoz eta txerri hankez eta urdaiez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Azkenean, ez nion burutapen haien azalpenik egin; ez, ordea, egitea gaizki iruditzen zitzaidalako, baizik eta bion artean japoniar autobuskada bat jarri zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Hemen itxaroten geundela, gure bide bera egiten ari zen beste autobuskada bat elkartu zaigu, eta horrek are gehiago geldotu ditu tramiteak, eraikin hau kartzela baten antzekoa baita, eta den-denoi zigilua ipini arte ez baitigute askatasunaren atea irekiko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 161. orr.

Nire lehengusu Maria Teresa ezkondu zenean autobuskada bat irlandar ibili genuen inguruotan gora eta behera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus