Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autobete, autobetetzen (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi) 1 da ad bere horretan besterik gabe bete.

Autobetetzen diren aurresateen munduan bizi denez, besteek baztertu egingo dutela aurresaten du, eta besteek baztertu aurretik, bera aldentzen da besteengandik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

2 (era burutua izenondo gisa)

Horri, batzuetan, "profezia autobetea" esaten zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016

3 autobetetzen den profezia (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Robert K. Merton soziologo estatubatuarrak sistematizatu zuen kontzeptu hau "Social Theory and Social Structure" liburuan. Soziologo honek horrela definitzen du autobetetzen den profeziaETC-entziklopedia   Iragarpen autobete, Wikipedia

Autobetetzen den profeziaren arriskua dugu. ETC-prentsa   Berria, 2018-09-23

Autobetetzen den profezia bat izan zen Wagner: teorizatu zuen Shakespeareren eta Beethovenen konbinazioa izango zela etorkizuneko artista, eta horretan bilakatu zuen bere burua gero4. ETC-literatura, saiakera   Wagner auziaz, Askoren artean (Hedoi Etxarte), Jakin, 2014

Autobetetzen den profezia bat izan zen. ETC-literatura, saiakera   Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi, Susa, 2019

4 iragarpen autobete (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Iragarpen autobetea iragarpen bera formulatzearen eraginez betetzen den iragarpena da. ETC-entziklopedia   Iragarpen autobete, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus