Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auto2 1 iz agiria, idazkia.

Eta auto sakramental iduriko hartan bazirudien, han geunden moduan, ezen gurutzatuen artillero konpainia bat osatzen genuela, eta konpainia hark sultanaren jauregia hartu nahi zuela, atakea erretaguardiatik jorik eta handik oldarturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 177. orr.

Iragarkiak: autoak, telefono konpainiak, kirol egunkariak... eta abar.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.

2002-06-13: Nafarroako presidente Miguel Sanzek Auzitegi Nazionalaren autoa ezagutarazten du, zeinak urtegia erabat betetzeko baimena ematen baitu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 195. orr.

Era berean, "tamalgarritzat" jo zuen Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidenteak "begirunerik eza" leporatzea Auzitegi Gorenari, autoa hiru hilabeteko atzerapenarekin bidali izanagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Oroigarri harrizko eta hitzezko horiez gain, ba omen ziren kontatutako gertakizunen oroimen-piztaile ziren hainbat errolda eta heretikoen aurka egindako autoaren agiriak Durangoko elizan, baina, lehen esan bezala, haien arrastorik gera ez zedin interes berezia zuen hainbat familiak eskatuta erre ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 211. orr.

Bost orriko autoa idatzi zuen honek, eta irakurri dutenek esatera, idatziak ez omen ditu inondik inora jasotzen aurreko egunetan hainbat hedabidek aireratu zituzten "ustezko helburuak".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 161. orr.

2 auto sakramental eukaristiaren gorazarrez onduriko antzerki lan laburra, XV. mendekoa.

Auto Sakramentalak edo mirakulu-antzerkiak erdi aroko dramak ziren; haietan Bibliako pasarteak edo santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak taularatzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Aurreko batean ere, erredakziokook auto sakramental baten itxurako festa eszenifikatu genuenean, antzeko hitzak esan zituen Adak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

-Errusiarrek katedralean auto sakramentala eman ziguten, ez ahaztu hor.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 194. orr.

3 auzipetze auto

Bestalde, badaezpadako neurrien berri ematen duen idazkia da atzo goizaldean kaleratutakoa; ez da auzipetze autoa.  Berria - Harian   2005-05-27

Iragan urtarrilaren 24an jaso zuten Marcosek eta Basabek auzipetze autoa.  Berria - Kultura   2006-03-02

Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek berri agentziei esandakoaren arabera, inputazio berri horien osteko berehalako urratsa, auzipetze autoa kaleratzea izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Bihar, goizeko 10: 00etan egon behar dute Egunkaria auzian auzipetutako lagunek Espainiako Auzitegi Nazionalean, auzipetze autoa jasotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

4 fede auto

Lisboan azken fede-autoan erre zuten hemezortzi urteko neska judutar bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

5 prozesatze-auto (corpusean ez dago; ETCn 49 agerraldi)

Joaquin, gustatuko litzaiguke Batzorde Diziplinarioak irakurtzea Entzutegi Nazionalean, eta Entzute Probintzial batzuetan, dauden prozesatze autoak, sumarioak eta epaiak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2000-12-09

Bi urteotan, lekualdatze batzuk izan ditu Enparantzak: Navalcarnerora eta, geroago, Alcalara eraman zuten prozesatze autoaren berri eman ziotenean. ETC-prentsa   Berria, 2016-05-25

Goreneko epaileak prozesatze autoa erredaktatu nahi du lehenik, eta gero eskatu nazioarteko atxilotze agindua. ETC-prentsa   Berria, 2018-03-16

Merezi du irakurraldi bat Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailearen prozesatze autoakETC-prentsa   Berria, 2018-03-24

Sumarioan kriminaltasunaren zentzuzko zantzua agertzen denean, prozesatze-autoa ematen da, eta horrek inputazio formala dakar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor prozesu adierazlea, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Perez, UPV/EHU, 2007

Administrazioak ez duuko egitea onartzerik, funtzionarioaren aurka diziplina-espediente bat zabalikbadago, ezta haren aurkako prozesatze-autoa edo ahozko juizioa zabaltzekoautoa onartu bada. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio Zuzenbidea: atal bereziak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2008

Betiere, erabaki hori hartuko da espetxeratze-autoa, bermepeko askatasunerako autoa, prozesatze-autoa edo prozedura laburtuan ahozko epaiketa irekitzeko autoa eman denean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Botere Judizialaren Lege Organikoa, Askoren artean, EHU, 2014

2002ko urriaren 29an Baltasar Garzonek prozesatze-autoa eman zuen, fiskalak irailaren 25ean egindako prozesatze eskaerari jarraiki. ETC-entziklopedia   33/01 auzia, Wikipedia

Behin horiek eginda, bi aukera izaten dira: kasua artxibatzea edota, kriminalitate zantzuak egonez gero, pertsona horrekiko prozesatze-autoa onartzea, eta hitzezko judizioa egitea. ETC-entziklopedia   Botere judizial, Wikipedia

6 prozesatzeko auto

Orain arte, ikerketa ez da izan ez berehala eta ez sakon eginikoa, eta laster da hastekoa baina zehaztu gabe dago noiz ahozko auzi saioa, prozesatzeko autoaren kontrako apelazio helegiteen inguruan.  Berria - Harian   2005-10-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus