Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auska (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi) 1 iz borroka.

Edozelan be, honek seguruenik ez dauka zerikusirik zuk zeuk aspaldi ezagutu zenduazan txakur auskekin.  ETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Boxeo iragarkiek Yvonneren eta Kontsularen arteko auska irudikatzen dute.  ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Eguneroko auska bat da...  ETC-prentsa   Berria, 2010-06-26

2 auskan adlag borrokan. (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Afrikarra da gizaki bat jaiotzen denetik hiltzen denera frontean egon ohi dena, bere kontinenteko natura bereziki gaiztoaren kontra auskan, eta bizirik egotea, biziari eusten jakite hutsa da haren garaipenik handiena.  ETC-literatura, saiakera   Surf, Aitor Zuberogoitia, Alberdania, 2011

Ordea, askatu eta Marioren ehiza-txakurrarekin auskan hasi hura.  ETC-literatura, saiakera   Basa, Miren Amuriza, Elkar, 2019

Semea eskolako umeekin auskan .  ETC-prentsa   Berria, 2019-01-25

Bai, beti gabiltza eskatzen eta auskan, eta horrek nekatu egiten du.  ETC-prentsa   Berria, 2010-06-26

Angolako azken hilketak, palestinar eta israeldarrak beti auskan, Kolonbiako gaiztakeriak, Afganistango eta Pakistango heriotzak, Nepalgo gerrillaren triskantzak, Sierra Leonako larkeriak...  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-05

Bakarrak, errepika-ezinak eta ehuneko ehunean originalak garela esatean, bi indar kontrajarri jartzen dira auskan nire barruan.  ETC-prentsa   Argia, 2006-06-11

3 auskan egin (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Eta, handik, Oaxacara, Juan Fernando Marquezen bila, baina, esango dietenez, Kontsularen antzera, taberna batean auskan egin ostean, hil egin zuten.  ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Beste gazte batzuekin auskan egiteko zorian egon ginen, baltseoko kontuengatik. ETC-literatura, saiakera   Kriseiluaren argipean, Anxel Fole (Josemari Navascues), Alberdania-Elkar, 2010

4 oilar-auska (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Baina banaka, bi pertsona oilar-auska bakoitzeko: su-gurutzatua zeure buruaren kalte izango da, eta emaitzarenerako, noski. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus