Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik da bizia hain gauza bitxia eta arraroa, auskalokoa eta parte xelebrekoa, eta zulatu ezina, eta ulertezina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Bakarrik eta New Yorkeko auskaloko muturrean galduta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.
Kolpe hark begiak irekiarazi zizkidan: ahots huts besterik ez zen txotxongilo baten lagun egin nintzen; gero, ohartu nintzen ez zela istripurik izan: desestekatuak izan ginen, auskaloko zein ordokitan bertan utziak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.
Tarte honetan, auskaloko gerra urrunen bateko kanoikaden eraginez edo, harresia eroria dago, eta danbatekoaren alde bateko laparretatik ihesi, eskailera egitura osatu du hondamendiak harritzar haietan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.
Orain jendeak zuripen guztizko bat behar du, euskarri sendoago bat, aurpegi haren zantzuak ez baziren bozkariozkoak, oinaze gorri gordinaren jostorratzarenak baino, aho hartatik izuzko hitz auskaloko bat irten bazen, urdina eta larria, lanturuzkoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 88. orr.