Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrezarritako harmonia, naufragiotik Jainkoaren abarora itzultzeko txikot lagungarria duzu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 77. orr.
Eta horren bitartez arrazoimena gogobetetzen da eta baldintzatugabekia aurrezartzen zaie agerpenei, beti ere baldintzatuak diren agerpen hauen ilaran horregatik nahasketarik eragin gabe eta adimenaren oinarri-esakunerik hautsi gabe. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.
Eta hala bizi ginen han denok, kontalariak emandako izaerari beti fidel, aurrezarritako jokaerak inoiz baztertu ezin, eta, uneoro, nahirik sakonenak ere besteek espero zutenera egokitzen saiatu behar zuten pertsonaia arika eginen antzera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.
Hasteko, zalantzan jarri ditut diskurtsoaren esparru zehaztugabe, monotono eta oparoa tradizionalki zatikatzen duten aurrezarritako batasunak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 83. orr.
Ezagun dugun zernahi hori, ikusgune baten arabera, beste puntu batzuekiko erreferentzi sisteman, geuk aurrezarririko interes (teoriko edo praktiko) batzuen markoan, momentu historiko eta ingurune kultural baten baldintzen arabera, perspektibaren antzera, etab., ezagutzen dugula; ez absolutuki, alegia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.