Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurresentipen iz aldez aurreko sentipena.

Orduan bakoitzak gertaera bat aipatu zuen, fantasiazko aurresentipenak, oso urrutitik arimen artean komunikazioak izandakoak, izaki batek beste batengan ezkutuko eragina izandakoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

Ez dakit nola azaldu, aurresentipen bat edo.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Salako ispiluaren aurrean erantsitako Veronicaren argazkiak ikustean ordea, aurresentipen arraro bat izan zuen, eta irrazionalki, berriro ere bainuontzia bete eta bigarren bainu bat hartu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Poesi ehiztariak sentitzen duena ez da piztia ehiztaria mugiarazten duenaren ezberdina: goizean jaiki eta zerbait eroriko delako aurresentipen bortitza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.

Izanez ere, hoska ari zitzaidan ordurako "ahots jakintsua" -ahots aurresentipen adierazlea, Virgiliori sinestera-, eta andre haren ondoan jarraitzeko agintzen zidan, arrastorik galdu gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus