Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aurresate 1 iz iragartzea, aldez aurretik esatea.
Bestetik, iragana kontatuz etorkizuna asmatzen dugulako ideia, literaturaren aurresate-betekizuna onartzea litzateke. «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.
Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira; behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 75. orr.
Pertsona batek gaitz jakin bat garatzeko duen arriskua aurresatea gero eta errazagoa da. Berria - Gaiak 2004-01-21
2 aurresate linealeko kodeketa (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1 )
Aurresate linealeko kodeketa edo LPC, audio seinale tratamenduan eta ahotsaren tratamenduan metodorik erabilienetarikoa da. ETC-entziklopedia Aurresate linealeko kodeketa, Wikipedia