Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreklasiko (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi) 1 izond aro klasikoaren aurrekoa.

Garai aurreklasikoan gaude, historikoki bezala, epistemologikoki ere. ETC-literatura, saiakera   Giza abere heroikoa kultura homerikoan, Ander Iturriotz, Jakin irakurgaiak, 2006

Laute jole izateaz gainera, ongi asko ezagutzen du musika aurreklasikoa, eta hainbat sari eskuratu ditu alor honetan eginiko ikerketa lanagatik. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-02-06

Errepideak K.a. lehen milurtekoak dira, maien inperio aurreklasikoaren gainbehera. ETC-prentsa   Argia, 2016-12-25

Hasteko, Krausen sinfonian, estilo aurreklasikoa nabarmendu zen, barroko moldeak estalirik, idazkera zakar baten harian. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-29

Komisarioaren ustez, Txillidak ere" lengoaia pertsonal bat" sortu zuen, bere kasuan, baina Euskal Herriko edo Grezia aurreklasikoko tradizioak, zientzia eta musika elkartuz. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-29

Greziar aurreklasikoentzat -Homeroren obran ikus daitekeenez- Edertasuna naturala zein gizakiak egindako objektu batena zen, definizio argirik ez zuen arren. ETC-entziklopedia   Estetika, Wikipedia

2 Aro Aurreklasiko (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi)

Aro Aurreklasikoa K.a. 2500etik 200eraino hedatzen den garaia da Amerikako historian, oro har lehen Erdialdeko Amerikako zeramika egin izanaren data probabletik hasi eta Cuicuilcoren erorketa amaitu eta Teotihuacan loratzen hasten den arte. ETC-entziklopedia   Aro Aurreklasikoa, Wikipedia

Hiri hau Aro Aurreklasikoan dagoeneko existitzen zen. VI. mende hasieran, Calakmul eskualde-indar handia zen dagoeneko. ETC-entziklopedia   Calakmul, Wikipedia

Hemen hizketan ari garen artean, baten bat, Pas de Basque dantzan egiten ari da munduko lekuren batean", eta "mundu osoari" erakutsi nahi dio Urbeltzek pauso hori aro aurreklasikoan sortu zela, balet klasikoan erabili aurretik, eta hementxe bertan, gure dantzetan. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus