Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aeromodelo iz hegazkin edo kideko baten modelo tamaina txikikoa.
Gero, hura eseri, eta nik hegan jarri nuen aeromodeloa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 230. orr.
Halarik ere, urduri baino urduriago nengoen arren, ongi lurrerarazi nuen aeromodeloa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 135. orr.
Sarak esan zidan bezala, eserleku bakarreko aeromodeloa saldu, eta bi eserlekukoa erosi nuen, eserlekuetan panpinatxo bana ipintzen nuela, gizonezkoa eta emakumezkoa, osaba Lazaroren eta Sararen irudira. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 242. orr.