Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
au pair 1 adlag/iz frantsesezko esamoldea, lan domestikoak egitearen truke norbait apopilo hartzearen formula adierazten duena.
Gainera, nire taldeko bertze au-pair batzuei adituta, fite endelegatu nuen zein zorionekoa nintzen Corytarrekin. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.
Lehenengo urtean au-pair abiatu nintzen, abenturara, independentzia bila eta behin hizkuntza ikasi nuenean, unibertsitatean sartu nintzen filosofia ikasteko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 84. orr.
2 irud/hed
Ez diot ordaintzen: au pair egiten dugu amodioa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 33. orr.