Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pippin laster egon zen beltz eta zilar koloreko arropa arrotzekin jantzita: plakin txikia, altzairuz egindakoa agian, baina atxabitxia bezain beltza hala ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.
Begiak ilun eta ile atxabitxizko, boli-koloreko azala zuen emakume gazte bat sartu zen gelan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.
Dukearen jakak urrezko eta zilarrezko brodatuak zituen, zetazkoak eta atxabitxizkoak, baita haren galtzek ere; kondea, berriz, beltzez jantzia zihoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
Bien bitartean, ganba eta izkira zuriek, otzaren barrutik, beren milaka begien atxabitxizko botoi ia ikusezinak jartzen zituzten pila haien emetasun lausoaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.