Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atunetan adlg atun arrantzan.
"Ni ez nengoen hemen, atunetan genbiltzan!" esaten didate, eta flota etorrarazi zutela entzuna daukadala komentatzen dudanean "A, bai, egia da...!". Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.
Romerorekin batera istorioak ere barra-barra kontatu ditu: atunetan zebiltzala, ontzia Cadiz aldean utzi, taberna batera trago bat hartzera joan, Donostiakoak ziren emakume birekin ligatzen saiatu eta polizia nazionalak zirela jakin zutenekoa. Berria - Harian 2006-04-30