Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atriobentrikular (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi) 1 izond bihotzeko zati bati dagokiona.

Balbula atriobentrikularretan geruza honek jarraipena du korda tendinosoetan eta egitura horiek endotelioz estalitako soka-itxurako zuntzak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Zelula horiek bihotzaren uzkurketa eragiten dute eta, gainera, korrontea sortzen dute nodulu atriobentrikularrean zehar eta bihotzaren garraio-sisteman zehar. ETC-entziklopedia   Zirkulazio-aparatu, Wikipedia

2 bala atriobentrikular (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hisen bala, bala atriobentrikularra edo faszikulu aurikulobentrikularra bihotzeko aurikulak eta bentrikuluak konektatzen dituen muskulu- eta nerbio-zuntzezko banda da. Estimulua eroateko sistemaren zati hau nodulu aurikulobentrikularraren azpitik kokatua dago. ETC-entziklopedia   Hisen bala, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus