Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atrilista iz musikaz mintzatuz, partituran dagoena baino jotzen ez duen musikaria.
Ez zen atrilistarik etorri estazioko horma apurtuaren orrialde zuri tarratatua pasatzera. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.
Gero, bere hatz zuri luzeak -atrilista batenak ziren, hura ofizio izan edo ez- igurtzi zituen elkarren kontra, barraskiloek utzitako muki likitsagatik ez balitz kriskitin egingo luketen eran. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.