Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Onarpen terapeutikoa, etsipen instituzionala, heriotza esperimentala, gerra sentimentala, eromen konstituzionala, poz neuroleptikoa, bake termodinamikoa, unibertso antimateriala, bortizkeria atopikoa. ETC-literatura, saiakera Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012
Atopikoa omen zen, espezialistaren arabera, handik hiru astera. ETC-literatura, saiakera Pendrive, Arrate Mardaras, Susa, 2013
Europan elikagaien alergiaren prebalentzia %1,4-2,4 artean dago gaur egun helduetan, 0,3-7,5 artean umeetan eta %10 inguru pertsona atopikoetan. ETC-prentsa Berria, 2008-10-21
Asma atopiko edo alergiko larria dutenek beste botika bat dute atzotik: Xolair (omalizumab). ETC-prentsa Berria, 2005-11-08
Dituen ezaugarrien artean atenporalitatea, esentziaren bila joatea, eta atopikoa eta akritikoa izatea daude. ETC-zientzia, zuzenbidea Bertsolarien ahoz, Luzia Alberro Goikoetxea, EHU/UPV, 2017
IgE antigorputzek bideratutako berehalako hipersentikortasuna nagusi denean, gaitz horiei alergia edo atopia ere deitzen zaie, eta erreakzio horiek izateko joera duten banakoei atopiko deritze. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019
[ETC-telebista<->Izarren hautsa, Goenkale, 2015]OLAIA: Lasai, hobea aurkitu dut. Bilan Laborategiak azal atopikoentzako krema berria egin du. Ez du parabenorik eta merkeago aterako zaigu.
Sindromeak osagai genetiko sendoa dauka; familian alergiak izatearen historia klinikoa sindrome atopikoaren adierazgarria izan daiteke. ETC-entziklopedia Janari-alergia, Wikipedia
Dermatitis atopikoa -ekzema ere deitzen zaio- azaleko arazo kroniko bat da. ETC-prentsa Berria, 2006-10-10
Ume txikietan, akaroek dermatitis atopikoak sorraraz ditzakete. ETC-prentsa Berria, 2008-02-05
Dermatitis atopikoa edo ekzema ere janarien alergiagatik ager daiteke. ETC-prentsa Berria, 2008-10-21
Gaixotasun alergiko ezagunenak asma, errinitisa, konjuntibitisa, dermatitis atopikoa eta jakiekiko alergia dira. ETC-prentsa Berria, 2009-05-12
Dermatitis atopikoaren aurkako botika aurkeztu dute Bilbon. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-11-20
Bada dermatitis atopikoa izena duen azaleko ohiko gaitz bat: azala are gehiago lehortzen zaie horiei, eta, halako kasuetan, babesteko krema erabiltzeaz gain, garrantzitsua da ondo hidratatuta egotea. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2017-07-07
Ekzema atopikoa: umeen artean hain ohikoa den azaleko gaitz honen sintomak nabarmen okertzen dira hotzaren, hezetasunaren, hainbat berokuntza sistemarekin (batik bat artifizialen) eta artilearekin edo ileki ehunekin kontaktua izanez gero. ETC-prentsa Berria, 2013-10-08