Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atetxo 1 iz ate txikia.

Ateondo handi bat zeharkatu, eta bigungarriz estalitako atetxo baten aurrean gelditu ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.

Gero atetxo behere batera lagundu, eta hatzak ferekatu zizkion:  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.

Atetxoa itxi eta eskuak garbitu zituen mantalaren ertzaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Nabari zitzaion zerbait egin nahi zuela, eta, izan ere, giltzak hartu, armairura hurbildu, eta, atetxoa zabaldurik, puska luze batean bila aritu zen edalontzi eta katiluen artean, eta azkenean esan zuen:  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 186. orr.

Haren masa astunaren oinetan, atetxo bat zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.

Beheko aldean, berriz, lasto zikina aldatzeko erabiliko zuten atetxoaren alboan, aska hutsa ageri zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.

Apopilo-etxeko leiho guztiak zabalik zeuden eta farfailazko errezelak kale aldera sabeltzen ziren, emeki, leiho-atetxo goratuen azpitik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

Ate ireki guztiak bizkor zeharkatu ondoren, atetxo baten aurrean gelditu eta joka hasten zen, astiro, luze, kolpeen artean tarte betiberdinak utziz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 187. orr.

Itsumustuan egin nuen, Florak botikinaren atetxoa zabaltzen zuen une berean, eta hain izan nuen zorte txarra, non begi ondoan jo ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Sabaitik zintzilik zegoen kaiola baten atetxoa ireki eta, eskua barruan, zailtasunik gabe heldu zion hegalditxo bizian jiraka zebilen txoriari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 154. orr.

Bat-batean atetxo bat zabaldu zen oholtzaren atzealdean, eta agure bat azaldu zen, oso dotore jantzia, eta haren ondoren bi laguntzaile gazte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

2 leiho-atetxo

Apopilo-etxeko leiho guztiak zabalik zeuden eta farfailazko errezelak kale aldera sabeltzen ziren, emeki, leiho-atetxo goratuen azpitik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus